Ataria erabiltzeko baldintza orokorrak

Redined atariak adierazten dizu lege-jakinarazpen honetan zehazten diren baldintzak bete beharko direla http://redined.mecd.gob.es/xmlui webgunera eta horren barneko direktorioetara sartzeko eta horiek erabiltzeko, baita gune honen bidez eskura daitezkeen zerbitzu edo edukietara sartzeko eta horiek erabiltzeko ere; edonola ere, baliteke horiez gain beste baldintza orokor batzuk ere bete behar izatea zerbitzu edo eduki horietakoren batera sartzeko.

Hemen zehazten denarekin ados ez bazaude, gune hau ez erabiltzeko eskatzen dizugu; izan ere, gunea edo haren barneko zerbitzuak eta edukiak erabiltzeak testu honetan jasotzen diren lege-baldintzak onartzea ekarriko du. Bertan jasotzen diren baldintzak eta zehaztapenak alda daitezke; beraz, Redined atarira sartzen zaren hurrengo aldian ere zehaztapen horiek berrikustea komeni zaizu.

Redined atariak eskubidea izango du, uneoro eta aurrez erabiltzaileei jakinarazi gabe, aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak aldatu, areagotu edo behin-behinekoz kentzeko; era berean, aldaketak egiteko eskubidea izango du, webgune honen edukiak eguneratu, zuzendu, aldatu, gehitu edo kentzeko helburuarekin, eduki horiek aldian-aldian eguneratzen baitira.

1. Jabetza intelektualaren eta industria-jabetzaren eskubideak

Bai webgunearen eta haren iturri-kodeen diseinua, bai bertan agertzen diren logoak, markak eta gainerako zeinu bereizgarriak Redined atariarenak dira (Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa eta autonomia-erkidegoak), eta babestuta daude, dagozkien jabetza intelektualaren eta industria-jabetzaren eskubideen bidez.

Baimenduta dago guneak eskaintzen dituen testuak osorik edo zatika kopiatzea, baina betiere haien osotasuna errespetatu behar da eta espresuki aipatu behar da Redined dela informazio-iturria. Gainerako edukiei dagokienez -gordailuko bildumetan dauden dokumentuei dagokienez, alegia- erabilera-lizentziaren barnean soilik sartzen da erabiltzaileak eduki hori jaitsi eta bere kabuz erabiltzea, betiere edukien osotasuna errespetatuz. Erabat debekatuta dago eduki horiek jendaurrean erabili, kopiatu, banatu eta agertzea, eta baita edukiak eraldatzea edo antzeko beste edozein jarduera egitea ere, eskubideen hartzaileak espresuki baimenduta ez bada behintzat.

Redined atariak adierazten du errespetatu egiten dituela hirugarren batzuen jabetza intelektualaren eta industria-jabetzaren eskubideak; horregatik, irizten baduzu atari honek zure eskubideak urratzen dituela, Redined-ekin harremanetan jartzeko eskatzen dizugu.

2. Aplikatu beharreko legea eta jurisdikzioa

Lege-jakinarazpen hau osatzen duten zehaztapenak interpretatzean sor litezkeen eztabaida edo gatazken kasuan, edo webgune honen zerbitzuei dagokien edozein gairen inguruan, Espainiako legea aplikatuko da. Atarira sartzearen ondorioz edo bertan eskain litezkeen zerbitzuak erabiltzeagatik sor litezkeen gatazkak konpontzeko, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak eta erabiltzaileak erabiltzailearen bizilekuko Epaile eta Epaimahaien esanetara jartzea adosten dute, betiere bizileku hori Espainiako lurraldean badago.

3. Linkak edo hiperestekak

Redined atariak gure iritziz interesgarriak gerta dakizkizukeen beste web-orri batzuetara sarbidea ematen dizu. Esteka horien helburu bakarra zera da, zuretzat interesgarriak izan daitezkeen baliabideak bilatzea Internet bidez. Hala ere, Redined ataria ez da orri horien jabea, eta ez ditu haien edukiak berrikusten. Horregatik, orri horiek ez dira bere ardura; era berean, ez dira bere ardura esteka bidez loturiko orriaren funtzionamendua edo orrira sartu edo erabiltzeak ekar ditzakeen kalteak. Erabiltzaileak bere gain hartzen ditu, oso-osorik, estekaren web-orrira sartzeak ekar ditzakeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.

Beren web-orriaren eta Redined atariaren artean hiperesteka bat ezarri nahi duten erabiltzaileek kontuan izan behar dute honakoa:

  • Hiperesteka ezartzeak ez du esan nahi, inola ere, harremana dagoenik Redined atariaren eta hiperesteka ezarri den web-orriaren jabearen artean, edo Redined atariak haren edukiak edo zerbitzuak baiesten eta onartzen dituenik. Beraz, ez da adieraziko edo aditzera emango Redined atariak berariaz baimendu duenik hiperesteka, edo gainbegiratu edo onartu egin dituenik, edozein modutara, hiperesteka ezarri den web-orrian eskaintzen diren edo eskura dauden zerbitzuak.
  • Redined atariak ez du inolako erantzukizunik eta ez du bermatzen hiperesteka ezartzeak eskain ditzakeen edukien edo zerbitzuen kalitatea, zehaztasuna, fidagarritasuna, zuzentasuna edo moraltasuna. Erabiltzailearen ardura dira, oso-osorik, hiperestekaren web-orrira sartzeak ekar ditzakeen ondorioak, kalteak edo ekintzak.
  • Hiperesteka ezartzen den web-orriak ezin izango du eduki Redined atariari dagokion marka, izendapen, logotipo, eslogan edo beste ezaugarri bereizgarririk, hiperesteka beraren parte diren ezaugarriak salbu.
  • Hiperesteka ezartzen den web-orriak ez ditu edukiko legez kontrakoak, diskriminatzaileak, eskuarki onarturiko printzipio etikoen kontrakoak edo ordena publikoaren kontrakoak diren edukiei buruzko informazioak; era berean, ez ditu edukiko hirugarren batzuen edozein eskubideren kontrako edukiak.

4. Frameak

Redined atariak berariaz debekatzen du "framing"ak egitea, edo hirugarren batzuek erabiltzea atariaren diseinua, jatorrizko konfigurazioa edo edukiak aldatzen dituzten beste mekanismo batzuk.

5. Cookieak

Erabiltzailearen nabigatzailean sorturiko fitxategiak dira cookieak, erabiltzaileak webgunean duen jarduera erregistratzeko.

Redined atariak legezko araubidea betetzen du, bai eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziak arlo honetan ematen dituen jarraibideak ere.

Inola ere ez dira erabiltzen izaera pertsonaleko informazioa biltzeko.

Izena Helburua
_ga, _dc_gtm_*, _gat eta _gat_* Informazio teknikoa biltzen dute atariaren erabilerari buruzko estatistikak sortzeko (bisitatzen diren orriak, bisita berriak, etab.). Google Analytics-en cookieak dira.
JSESSIONID eta BIGipServerpool_* Informazio teknikoa biltzen dute atariaren erabilera hobea izan dadin.
aceptaCookies Atariaren cookieen erabilerari buruzko informazioa biltzen du.

Redined atarian nabigatzerakoan, onartu eta baimendu egiten duzu cookie horiek erabili eta instalatzea. Hala ere, cookieak desgaitu ditzakezu zure nabigatzailean edo bilaketa blokeatzeko aplikazioren batekin; dena dela, horiek aktibo izatea gomendatzen dizugu, eta eskertuko dizugu horrela egiten baduzu. Cookieak desaktibatzean, baliteke orria behar bezala ez ibiltzea, eta Redined atariak ez du horren erantzukizunik hartzen bere gain.

Redined