Egile-eskubideak lanaren egilearenak dira, berak sortzeagatik soilik:

  • Eduki moraleko eskubideak utziezin eta besterenezinak dira.
  • Eduki ekonomikoko eskubideak, ustiapen-eskubideak deritzatenak, hirugarrenera utz daitezke. Horrela gertatzen da argitaratutako lanekin, egileak bere eskubide guztiak edo parte bat argitaletxeari uzten dizkionean.

Redined-en, egileek bere dokumentu digitalak autoartxibatzen dituzte. Bi egoera sortu daitezke:

1. Egileak ez argitaratutako lan bat gordetzen du

Egileak bere lanari ematen dizkion babeseko baldintzak adierazten ditu. Horretarako, egileak autoartxibatze-formularioak eskaintzen dituen bi aukeren artean aukera dezake:

  • Lehenetsi agertzen den testua mantentzea "Cuando no se especifique otra condición, los documentos incorporados a Redined a texto completo, se hallan bajo las condiciones de uso de solo lectura y únicamente podrán ser citados con reconocimiento de autor(es). Para cualquier otro uso, deberá solicitarse el permiso del autor".
  • Creative Commons lizentzia bat lanari esleitzea.

2. Egileak argitaratuta dagoen lan bat gordetzen du

Gorde nahi duguna argitaratuta dagoen lana bada, autoartxibatzeari ekin baino lehen, ezagutu behar da egileak zein baldintzapean utzi dizkien eskubideak argitaratzaileei.

Funtsean, sarbide irekiko artxiboari dagokionez argitaletxeek daukaten copyright politikak bi taldetan sailka daitezke:

  • Argitaletxeak ez die baimentzen egileei haien argitalpenak sarbide irekian hedatzeko, inongo baliabideren bitartez (departamentuko webgunea, erakundeko gordailua, eta abar). Kasu honetan, egileak bere artikulua Redined-en sartu nahi badu, argitaletxearekin negoziatu beharko du baimena lortzeko (beti idatziz).
  • Argitaletxeak sarbide irekian nolabaiteko difusioa baimentzen du. Egileek haien lanak sarbide irekian zabal ditzakete, baina noiz, non eta zer eseki baldintzapean izanik.